Edukira joan

Henriette Avram

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henriette Avram
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenriette Regina Davidson
JaiotzaManhattan1919ko urriaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMiami2006ko apirilaren 22a (86 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Herbert Avram (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHunter College (en) Itzuli
George Washington University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, informatikaria, ingeniaria eta programatzailea
Enplegatzailea(k)Segurtasun Agentzia Nazionala  (1952 -
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia  (1965 -  1992)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 22810559 Edit the value on Wikidata

Henriette Avram (Manhattan, 1919ko urriaren 7a - Miami, 2006ko apirilaren 22a) informatikari, programatzaile eta liburuzaina izan zen. Datu bibliografikoak kodetzeko sortu zuen algoritmoak erabat aldatu zituen informazioa bilatzea, katalogatzea edo liburutegien arteko mailegua bezalako prozesuak, eta eragiketa eta zerbitzu berriak sortu zituen, hala nola datu-base bibliografikoak edo lineako katalogoak. Azken batean, liburutegiak informazio-, teknologia- eta komunikazio-zentro bihurtu zituen.

Jaiotzez, Henriette Regina Davidson izenekoa, aitak erlojuen salmentan lan egiten zuen eta amak Philadelphia Ledger kazetan . Haurra zenetik maiz erabili zituen liburutegi publikoak irakurle eta ikertzaile gisa. Medikuntza alorreko ikasketak egin zituen Hunter Collegen bi urtez, baina Hogeia bat urte zituela ezkondu zen Herbert Mois Avramekin eta ikasketak utzi zituen. Hiru seme-alaba izan eta gero ikasketei ekin zien berriro, oraingo honetan matematikak George Wahington Unibertsitatean. 1952an, National Security Agencyn (NSA) hasi zuen bere karrera, eta ordenagailuen programazioan espezializatu zen. Bere jarduera profesionala hainbat enpresatan garatu zuen, sistemen analista gisa. 1965 urtean Kongresuaren Liburutegiak kontratatu zuen arte. Han, liburutegiko erregistro katalografikoak ordenagailuz irakurtzeko moduko formatuaren proposamena egiteko lanetan aritu zen hasieran. 1968. urtean, Marc Pilot Project amaitzen denetik eta 1990eko hamarkadaren erdialdean, webgunea komunikabide berri gisa finkatu zen artean, hainbat goi kargutan aritzen ibili zen, besteak beste, lehenengo Director for Processing Systems, Networks and Automation Planning izan zen, automatizazioa eta zerbitzu bibliografikoen ardurak zituelarik, Assistan Librarian for Processing Services (1983-1989) eta Associate Librarian for Collections Services 1992 urte arte, non 1.700 langile zituen talde lanak gainbegiratzen zuen, liburutegiko zerbitzu tekniko eta informatikoak barne.[1].

Nabarmentzekoak ziren liburuzainekiko eraiki zuen lankidetza estua, garatzen zituzten funtzioak eta prozesuak ulertzeko, beren lana transmititzeko eta zabaltzeko gaitasuna eta normalizazio bibliografikoarekin zerikusia duten erakunde guztietan nazioan eta nazioartean parte hartzea, ISBDak egiten aritzea barne.[2].Izan ere, Marc formatua azkar bihurtu zen bibliografia- eta liburutegi-arau multzo zabal baten oinarri, hala nola herrialdeen eta hizkuntzen kodifikazioan, adibideren bat aipatzearren, katalogo kolektiboak eraikitzea edo informazioa bilatzeko eta berreskuratzeko protokoloak aplikatzea.

Britainia Handiko Liburutegiak laster erakutsi zuen interesa, eta, beste herrialde batzuetako beste liburuzain batzuekin eta beste bibliografia-erakunde batzuekin batera, nazioarteko formatu normalizatu bat sortzeko eskatu zion. Proiektu hori onartua izan zen, eta datu-trukea erraztean eta mota guztietako dokumentuen (liburuak, aldizkako argitalpenak, musika, mapak, filmak...) informazio bibliografikoa prozesatzeko gai izatean aurrera egin zuen. Formatu hau hainbat herrialdetan hartu zen eta ISO 2709-1973 (Format for Bibliographic Information Exchange on Magnetic Tape) araua sortu zen, katalogazioa partekatzeko erabilia, dokumentu mota guztietako elementuak zehaztuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Schudel, Matt. [https://www.loc.gov/loc/lcib/0605/avram.html Henriette Avram : Mother of Marc Dies
  2. (Gaztelaniaz)Xabier Ajenjo Bullon eta Francisca Hernandez Carrascal .-Henriette Avram (1919-2006): el formato MARC y su repercusión en España ANABAD aldizkarian,2019ko urrian

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]